XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Heriotz mehatxaturik nagoela esaten dute....

Frantzisko maitatu izan zuen gorputz heriotzez.

Nor ez dago heriotz mehatxaturik?.

Jaio garenetik denok gaude mehatxaturik zeren jaiotzea lurperatze txiki bat ere bait da....

Heriotz mehatxaturik.

Eta?.

Horrela balitz aurretik barkatzen ditut.

Nire gurutzea maitasunezko geometria perfekto bat izan dadin eta handik maitatzen, hitzegiten, idazten eta irriparrerazten jarrai izan ahal diezaien, noizean behin, nire anai-arreba guztiei.

Heriotz mehatxaturik nagoela....

Ohar horretan oinarrizko errorea dago.

Ez ni, ez inor ez gaude heriotz mehatxaturik.

Bizitza mehatxaturik gaude, itxaropen mehatxaturik gaude, maitasun mehatxaturik gaude....

Oker gabiltza.

Kristauok ez gaude heriotz mehatxaturik.

Berpizkunde mehatxaturik gaude.

Zeren Bidea eta Egiaz gain, Bera bait da Bizia, munduko zaborkeriaren tontorrean gurutziltzatuta bada ere...

(Guatemaldar kazetari batek).

JESUSEK, Betfage eta Betania aldetik Jerusalena hurbiltzean, Oliamendi ondoan bere ikasletako bi bidali zituen, esanez: Zoazte aurreko auzo horretara, eta han sartu orduko, astakume bat aurkituko duzue lotuta, oraindaino gainean inor jarri ez zaiona.

Askatu eta ekartzazue.

Eta norbaitek zer ari zareten esaten badizue, erantzun: Jaunak behar du eta berehala itzuliko du hona.

Joan ziren, beraz, eta astakumea ate ondoan aurkitu zuten, kanpotik lotua; eta askatu zuten, eta utzi zieten eramaten.

Eraman zuten astakumea, eta beren soinekoak ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen.